Hitza

Hitza ez da hots hutsa; haizea da hitza: beroa, hotza, leuna, bortitza...
Hitzak dakar eta darama pentsamenduaren mintza.

2012/12/05

          Azkenengo sarrera hau, munduko umeen omenean egin nahiko nuke. Haiek direlako mundua aurrera eramango dutenak, gauza berriak asmatu, eta mundu hobeak egingo dituztenak.

          Haiengatik, hegoak moztu ez diezaieten!!

CHILD LABOUR!!




      Azkenengo sarrera hauetan, larritu egiten nauten gauza batzuk jarri nahiko nituzte. 

      Mapa honetak ikus daitekeen moduan, munduan zehar umeek lan munduan daukaten presentzia daukagu.  Hau, zigortu beharreko gauza bat dela uste dut. Oso gutxi dira umeek lan munduan daukaten presentzia gutxi diren herrialdeek eta bestalde, asko gorriz margoturik daudenak; ume asko dituztelako fabriketan sarturik oso langile merkeak direlako eta soldata miserable batengatik lan egiten dutelako. 

      Blog hau, Hezkuntzaren garrantzia azpimarratzea dauka helburu. Baina hori azpimarratu ahal izateko, beste azpektu batzuk ere azpimarratu eta hausnartu behar ditugu!!

HAURRAK, ESKOLETAN EGON BEHAR DIRA ETA EZ FABRIKETAN!!!

2012/11/13

La educacion prohibida


Blogaren gaiarekin lotura asko izan ez arren, hezkuntzaren baitan baldin bagaude, importantea iruditu zait pelikula hau zabaltzea. "La educacion prohibida" pelikula-dokumentalean egunean daukagun hezkuntzaren sistema azaldu eta kritikatu egiten da. Erabiltzen dugun pedagogia zalantzan jarriz eta bestelako bideak erakutsiz.

2012/09/27

Voces inocentes


         Aurreko sarreran ikusitako gaiarekin pixka bat jarraituz, pelikula hau proposatuko dut sarrera honetan. El Salvadorren gertatutako historia bat islatzen duena, umeak eta gerrak tratatuz. Oso gomendagarria!!

Haur soldaduak_Afganistan


“Mi tierra se llama miseria
y no conozco la palabra libertad
fui secuestrado en una guerra
torturado y preparado pa matar
me han convertido en una bestia
soy solo un niño que no tiene identidad”


          Afganistan, Asia Zentruan dagoen herrialde bat da. Pakistan eta Iran-en artean. Herrialde honen izena izatez; Republica Islamica de Afganistan da (جمهوری اسلامی افغانستان). Hiriburua Kabul da eta biztanleria 27.443.000 ziren 2010. urtean.

          Herrialde honetan, gerrak egon dira  urte askotan zehar eta gaur egun daude; 1978-1996 urteen bitartean gerra zibilak egon ziren. Ondoren, 2001ean New York-en gertatu zen atentatuaren ondorioz, EEUU-k Afganistan hartu zuen Al Qaeda-ko liderrak harrapatu eta epaitzeko nahian, haien hartean Osama bin Laden egonda. EEUU-k Ingalaterra eta Canadarekin aliatu zen, beste batzuen artean. 2011. urtean bin Laden hil zuten EEUUko mitilarren eskuan.

          Egoera hau dela eta, Afganistanen, gertatu diren gerrateetan haurrak hartu dituzte soldaduzkan sartzeko; EEUU-ko okupaziotik hona, 8000 ume baino gehiago hartu dituzte gerrarako, 14-18 urte bitartekoak; mutilei gerrateetan parte hartzen behartuz eta neskei militarreekin eskonduz. Ume hauetatik 5000 bizitza normala berrezkuratu zuten Amnistia Internazional eta antzerako erakundeen esker. 

          Munduan zehar dauden gerrateengatik, 2 milioi ume hil egin dira, 6 milioi zauritu, 10 milioi trauma psikologikoekin bukatu eta 22 milioi haien etxeetatik at daude. 

          Bukatzeko, Afganistanen ikusi dezakun hezkuntzaren islada egin nahiko nuke. 2006-tik aurrera, 4.000.000 ume (nesta-mutilak) daude eskoletan. Arazo asko dituzten arren; arazo hauek: diru eta baliabideen falta; eraikin ezegonkorrak, hala ere, eskualdean 9500 eskola daude; irakasleen fatal eta dauden irakaslekiko errespetu gutxia (kultura arazoak, emakumeengan klaseak emateko orduan)... dira. Alfabetizazioa %36koa da, mutilengan %51a eta neskengan %21a.   


         Jasan dezakegu bizi garen munduan egoera hau gertatzea? Umeei haurtzaroa lapurtzea era bortitz honetan?



1.argazkia- Haur soldaduak.
2.argazkia- Afganstaneko umeak eskolan.

2012/09/24

"Diruak ezin du bizia ordaindu" Bob Marley



                Hezkuntzaren alorrean sartu baino lehen, herri atzeratuen edo herri azpigaratuen eta haien inguruko hausnarketa txikia egin nahiko nuke.

                Herri azpigaratuak, maila sozioekonomiko-kultural determinatu batera heldu ez diren herrialdeak dira.  Termino hau, pobreziarekin lotutako termino bat da ere, herrialde batean dauden biztanleen gehiengoa pobreziaren maila orokorraren azpitik bizi badira, herrialdera honela kalifikatuko da. Hala ere, esan beharra dago, egoera ekonomiak ez duela herrialdearen eta biztanleen zoriontasuna ematen.
               
                 Herrialde garatuekin konparatuz, atzeraketa honen zergatiak honako hauek izango lirateke: arraza, erlijioa, kolonialismoa, herri garatuen portaera herri hauekiko,  nazio hauetan dauden gobernarien ustelkeria eta tirania, klima etb..
                
               Izendatutako zergati hauek, arazo batzuk ekartzen ditu, orokorrean, herrialde azpigaratu gehienetan gertatzen direnak; halaber, emigrazioa, gerrilla mugimenduak eta gerra zibilak, ezegonkortasun politiko eta soziala, baliabideen gehiegizko ustiapena, pandemiak, goseak… besteak beste.
              
               Azkenik, herrialde azpigaratuen alde egin daitezkeen ekintzak izendatu nahiko nituzke, industrializazioa, teknologiarekiko ikerkuntza eta inbertsioa, komunikazioaren eta transporteen hobekuntza, energiaren erabilpen egokia, gerrak dauden herrialdeetan seguritatea hobetzea, armen kontrola eta beste asko izango lirateke.

                Ekintza multzo honetan, oso garrantzitsua den bat faltan dago. Ekintza hau, HEZKUNTZA da. Analfabeto eta formatu gabeko populazio batek, ikerkuntza naiz industrializazio prozesuan ezer gutxi egin ahalko du. Honetan ere, gabeziak aurki ditzakegu hezkuntzarako egoera egokiak emateko: Irakasle formatuak egotea, instalakuntza egokiak egotea, materiala izatea, behar primarioak aseturik izatea klasera egokitasunez joan ahal izateko. Hau guztiak, herrialde ezberdinei, hezkuntzaren hiru mailetara eramaten die: oinarrizkoa (alfabetatzea, kalkulua…), ertaina eta goi mailakoa. Sarrerak aurrera joan ahala, ikertuko ditudan herrialdeen egoera islatuko dut, bakoitzean zer egin daitekeen hausnarketa eginez.  
               

1. argazkia - afrikako hondartzetako itsasontziak.
2. argazkia - Brasilen ikus daiteen fabelen eta hiri kapitalistaren arteko diferentzia.

2012/09/20

Haiek ere hezkuntzaren parte!


_Erabakitzen al dugu non jaio?

_Kapaxak gara munduko beste puntu batzuetan bizi diren pertsonen azalean jartzen eta haiek sentitzen dutena sentitzen? Egoera kaxkarragoak dituztelarik…

_Hezkuntzaren alorrean, baliabide berdinak ditu Euskal Herrian jaio den ume batek eta Sahara edo Indian jaio den ume batek?

_Zerbait egin genezake honek aldaketa bat izan dadin?   


Plataforma honetan, munduko  hezkuntza plazaratu eta islatuz, sarrera bakoitzean munduko leku bateko egoera aztertu nahiko nuke, Sahara, Hego-afrika, Tailandia, India edo China besteak beste. Hango haurren egoera ikusi eta haiek daukaten hezkuntzaren egoera hemengoarekin konparatuz. Aurkitzen ditudan diferentziak azpimarratuz eta hauek zelan aldatu daitezen aztertuz.


            "Uno de los principales objetivos de la educación debe ser ampliar las ventanas por las cuales vemos el mundo" (Arnold H. Glasow)


Argazkia: Sahara-ko umea.