Hitza

Hitza ez da hots hutsa; haizea da hitza: beroa, hotza, leuna, bortitza...
Hitzak dakar eta darama pentsamenduaren mintza.

2012/09/24

"Diruak ezin du bizia ordaindu" Bob Marley



                Hezkuntzaren alorrean sartu baino lehen, herri atzeratuen edo herri azpigaratuen eta haien inguruko hausnarketa txikia egin nahiko nuke.

                Herri azpigaratuak, maila sozioekonomiko-kultural determinatu batera heldu ez diren herrialdeak dira.  Termino hau, pobreziarekin lotutako termino bat da ere, herrialde batean dauden biztanleen gehiengoa pobreziaren maila orokorraren azpitik bizi badira, herrialdera honela kalifikatuko da. Hala ere, esan beharra dago, egoera ekonomiak ez duela herrialdearen eta biztanleen zoriontasuna ematen.
               
                 Herrialde garatuekin konparatuz, atzeraketa honen zergatiak honako hauek izango lirateke: arraza, erlijioa, kolonialismoa, herri garatuen portaera herri hauekiko,  nazio hauetan dauden gobernarien ustelkeria eta tirania, klima etb..
                
               Izendatutako zergati hauek, arazo batzuk ekartzen ditu, orokorrean, herrialde azpigaratu gehienetan gertatzen direnak; halaber, emigrazioa, gerrilla mugimenduak eta gerra zibilak, ezegonkortasun politiko eta soziala, baliabideen gehiegizko ustiapena, pandemiak, goseak… besteak beste.
              
               Azkenik, herrialde azpigaratuen alde egin daitezkeen ekintzak izendatu nahiko nituzke, industrializazioa, teknologiarekiko ikerkuntza eta inbertsioa, komunikazioaren eta transporteen hobekuntza, energiaren erabilpen egokia, gerrak dauden herrialdeetan seguritatea hobetzea, armen kontrola eta beste asko izango lirateke.

                Ekintza multzo honetan, oso garrantzitsua den bat faltan dago. Ekintza hau, HEZKUNTZA da. Analfabeto eta formatu gabeko populazio batek, ikerkuntza naiz industrializazio prozesuan ezer gutxi egin ahalko du. Honetan ere, gabeziak aurki ditzakegu hezkuntzarako egoera egokiak emateko: Irakasle formatuak egotea, instalakuntza egokiak egotea, materiala izatea, behar primarioak aseturik izatea klasera egokitasunez joan ahal izateko. Hau guztiak, herrialde ezberdinei, hezkuntzaren hiru mailetara eramaten die: oinarrizkoa (alfabetatzea, kalkulua…), ertaina eta goi mailakoa. Sarrerak aurrera joan ahala, ikertuko ditudan herrialdeen egoera islatuko dut, bakoitzean zer egin daitekeen hausnarketa eginez.  
               

1. argazkia - afrikako hondartzetako itsasontziak.
2. argazkia - Brasilen ikus daiteen fabelen eta hiri kapitalistaren arteko diferentzia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario